Egitura

Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboaren egitura araututa dago urriaren 17ko 85/2018 Foru Dekretuan, haren bidez onesten baita Tributuei buruzko 13/2000 Foru Lege Orokorra egintzak administrazio bidean berrikusteari dagokionez garatzeko erregelamendua.

Auzitegian gehienez ere bost kide izanen dira, horietako bat lehendakari dela, eta idazkariaren laguntza izanen du.

Nafarroako Gobernuak izendapen askearen bidez erabakiko du nor arituko den lehendakari, auzitegiko kideen artetik.

Ogasunaren arloan eskumena duen departamentuko kontseilariak izendatuko eta kargutik kenduko ditu auzitegiko kideak eta idazkaria, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko atalburuekin parekatuta egonen dira. Kideek ogasuneko teknikarien kidegokoak izan behar dute, eta idazkariak zuzenbideko lizentziaduna edo graduduna izan behar du. Esan bezala, atalburuekin parekatuta egonen dira.

Auzitegia osoko bilkuran edo kide bakarraren bidez arituko da, erregelamenduan ezarritako banaketari jarraikiz. Osoko bilkuran, lehendakaria eta kideak bilduko dira, eta botoen gehiengoz hartuko dira erabakiak; ezin da abstentziorik egon.